Halty jatetxea Zugarramurdi

slide 1
Image Slide 2
Image Slide 1
Image Slide 3
Image Slide 3
previous arrowprevious arrow
next arrownext arrow

Halty jatetxea

Zugarramurdin kokatutako tradizio handiko jatetxe da Halty. 1963an zabaldu genituen gure ateak eta ordutik 4. generazioak segitzen du lanean. Gertuko harrera pertsonalizatua eskaintzen dugu eta bertako produktuekin sukaldaritza tradizionala egiten dugu.

Gure jatexea Zugamarrurdiko eta Sarako lezeetatik minutu gutxira aurkitzen da eta taberna ere badugu jatetxeaz gain.

Gure plateretan bertako produktuak erabiltzen ditugu eta kalitatea onena aukeratzen dugu. Horri esker lortzen dugu gure plateretan tradizioaren zaporea nabarmentzea.
Zatoz eta otordu onaz gozatu Halty Jatetxean!

Sukaldaritza tradizionala

Halty Jatetxea - Restaurant Zugarramurdi

80 pertsonendako edukia duen terraza eta 80 pertsonendako edukia duen jantokia daukagu Haltyn janari tradizionalaz gozatzeko. Begiratu gure karta eta egin zure erreserba etorri aitzinetik.

1965ean hasi ginen Halty jatetxean zikiro jateak prestatzen gure etxe ondoko lezean. Ardi pastenkoa erretzen da su egurra eta txingarraren ondoan eta bazkaria leku paregabe eta pribatu batean egiten dugu.

Bezeroen balorazioak

Facebook

0 /5
Bertako produktuak eta ingurune paregabea

Gure sukaldaritza tradiozionala probatu nahi?